46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

40/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Osasun kontseilariak emana, "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" aldizkariaren Erredakzio Kontseilua hein batean berritu eta kontseilukideak berritzeko epea hiru urtetik laura luzatzen duena.

Osasun kontseilariak urtarrilaren 14an emandako 5/1997 Foru Aginduaren bidez (urtarrilaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 12 zk.), "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" argitalpen zientifikoa argitaratzea xedatu zen. 3. puntuan dio Erredakzio Kontseiluko kideen karguak hiru urtez behin berrituko direla. Halaber, ezartzen du, kideek kontseilukide berrien eta kontseiluburu-zuzendariaren izendapena proposatuko dutela, eta Osasun kontseilariaren lana izanen dela hura berrestea.

Azken urteotako esperientzia ikusirik, Erredakzio Kontseiluak uste du komenigarria dela kideen agintaldia lau urtekoa izatea, aipatu Foru Aginduan ezarritako hiru urteen ordez, Erredakzio Kontseiluaren eraginkortasuna hobetzeko eta kideak epe berberetarako berritzeko.

Bestalde, Juan Manuel Casas, Víctor Napal eta José Javier Viñes kideak berritu behar dira eta, horien ordez, Erredakzio Kontseiluak Jesús Arteaga, Víctor Peralta eta Idoia Gaminde jaun-andreak proposatu ditu. Proposamen horiekin ados,

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kideen agintaldia lau urtetara luzatzea.

2. "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" aldizkariaren Erredakzio Kontseilua kide hauek osatuko dute:

Kontseiluburu-zuzendaria: José Manuel Zozaya Urmeneta jauna.

Kontseilukide-idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

Kontseilukideak:

-Víctor Peralta Martín jauna

-Javier Gost Garde jauna

-Javier Ulibarri Portillo jauna

-Idoia Gaminde Inda andrea

-Jesús Arteaga Coloma jauna

3. Erredakzio Kontseilua utziko duten kideei emandako zerbitzuak eta dedikazioa eskertzea.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

5. Foru Agindu honen berri ematea Erredakzio Kontseiluko kide guztiei eta Osasun Departamentuko Ikerketa Biomedikoaren atalburuari.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamalauan.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: a0202855