43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Francisco Javier Rubio Burgos. Jarduera: haragitarako ardien tegia den nabea. Tokia: 1043. lurzatia, 2. poligonoa (La Cerradilla), Sartagudako abeltzaintzako poligonoa.

Sartagudan, bi mila eta biko martxoaren hamahiruan. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0203009