43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Jacinto Vicente Pérez. Jarduera: haragitarako ardien tegia legeztatzea. Tokia: 12. poligonoko 58. lurzatia, "Corral Nuevo" alderdia, Arradako Kontzejua.

Murillo el Cuenden, bi mila eta biko martxoaren lauan. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0203006