43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E D E A

Laguntza teknikoaren lehiaketa publikoa

Xedea: Ledeako hiriguneko hornidura eta saneamendu sareak eta zorua berritzeko obraren 5 eta 6. faseak direla eta, proiektuen idazketa, zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun arloko koordinazioa egitea.

Laguntza teknikoaren lansarien aurrekontua: 36.241,03 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: lizitazio prezioaren ehuneko 2.

Adjudikatzeko prozedura irekia izanen da, lehiaketa eta tramitazio arruntaren bidezkoa.

Proposamenak Ledeako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, Escuelas kaleko 2an, hogeita sei egun naturaleko epearen barrenean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Ledeako Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko bosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu batean.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautoturiko kopiak izan beharko dute.

Bi hilabeteko epea ematen da, gehienez ere, proiektuak idazteko.

Administrazio klausulen plegua interesatuen eskura egonen da udal idazkaritzan, goizeko bederatzietatik arratsaldeko hirurak bitartean.

Ledean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0203322