43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E D E A

Herrilurraren desafektazioa

Ledeako Udalak, 2002ko martxoaren 21eko osoko bilkuran eta legezko quoruma izanik, ondoko herrilurraren desafektazioa onetsi zuen hasiera batez: landalurreko 1. poligonoko 861 B lurzatia, 138 metro karratu ingurukoa.

Desafektazioaren xedea: mugakidea den Santiago Ibáñez Arto jaunari zuzenean saltzea.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 144.ean xedatutakoa betez. Espedientea udal idazkaritzan egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, aztertu eta bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Ledean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0203321