43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R B A I T Z E T A

Lehiaketa publikoa: hornidura eta saneamenduko sareak berritzeko eta zoladura lanetarako proiektuaren prestaketa eta zuzendaritza fakultatiboa

Orbaitzetako Udalak, 2002ko martxoaren 20an egin bilkuran hartu erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egin du, Orbaitzetako Ola eta Arrotxapea auzoetan hornidura eta saneamenduko sareak berritzeko eta zoladura lanetarako proiektu teknikoaren prestaketa eta zuzendaritza fakultatiboa kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Izapidaketa: presakoa.

Hasierako prezioa: 29.289,01 euro, BEZa barne.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: hasierako prezioaren ehuneko 2.

Eskaintzak aurkezteko: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 13 egun naturaleko epean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausulen pleguan zehazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proposamenak irekitzea: Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bosgarren egun baliodunean, goizeko hamarretan.

Baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago Udaleko erregistro orokorrean eta Iruñeko Rubio paper-dendan (Bergamin kalea, 10).

Orbaitzetan, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean. Alkate udalburua, Jorge Eginoa Txapar.

Iragarkiaren kodea: A0203255