43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Gerente lanpostua betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

Epaimahaiak Mankomunitateko Gerente izateko, puntuazio altuena lortu duen izangaiaren, hau da, Adolfo Araiz Flamarique Jn.ren aldeko izendapen proposamena aztertu ondoren, Batzarreak proposamen hori onestea erabaki zuen. Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Proposatutako izangaiak, Mankomunitateko bulegoetan aurkeztu beharko du deialdiaren 7.2. oinarrian azaltzen den dokumentazioa 30 egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Lakuntzan, bi mila eta biko martxoaren hamabostean. Mankomunitateburua, José Manuel Leitza Razkin.

Iragarkiaren kodea: A0203050