43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U R T Z U N

Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen arauketa (altak)

Udalaren datutegi informatikoetako batzuetan datu pertsonalak daude eta datutegi horiek arautu eta erregistratu egin behar dira, Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu pertsonalak dauzkaten fitxategi automatizatuen segurtasun neurrien gaineko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuarekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari aintzatesten dion autonomiaren eta bere burua antolatzeko gaitasunaren eremuan ari naizela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan Udal Gobernua eta Administrazioa zuzentzeko eman zaizkidan eskurantzak erabiliz, honakoa,

Dekretatu dut:

Lehena.-Udal honek datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko erabiltzen duen fitxategi automatizatua "Personas" izenekoa da.

Bigarren.-Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa:

Xedea eta erabilerak.

"Personas" fitxategi automatizatuaren xedea pertsonei buruzko informazioa ematea da, erakunde honen eskumeneko administrazio-prozeduretan.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Erakunde honekin administrazio harremanak dituzten guztiak, erroldatuak zein erroldatu gabeak.

Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuen, haien ordezkarien, Nafarroako Gobernuko organoen eta gainerako administrazio publikoen bitartez.

Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Datu pertsonal hauek biltzen dira:

N.A.N.

Izen-deiturak.

Helbidea.

Sexua.

Telefonoa/Faxa.

Ikasketa tituluak.

Jaiotzaren datuak.

Banku-helbideratzearen datuak.

Datuen lagapen aurreikusiak.

Biztanleen Erroldaren kudeaketari lotuak:

-Estatistikaren Nazio Erakundeari, hauteskunde errolda egiteko.

-Estatistikaren Nazio Erakundeari eta beste toki administrazio batzuei, Biztanleen Erregistro Irekia kudeatzeko.

-Sakanako Mankomunitateari, bere eskumenak gauzatu ditzan.

-Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateari, bere eskumenak gauza ditzan.

Martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 5. artikuluko zerga baliabide nahiz zergaz kanpokoen kudeaketari dagokionez:

-Nafarroako Gobernuko organo arduradunari eta gainerako administrazio publikoei, antzeko eskumenak edo gai beraren inguruko eskumenak gauzatzeko.

-Ordainarazpen agentziari, kobratzeko.

-Banketxeei, kobratzeko.

-Serconta enpresari, ur-kontagailuak ikusteko eta uraren hornidura fakturatzeko.

Fitxategi automatizatuaren oinarrizko segurtasun neurriak.

Datu automatizatu pertsonaletan (fitxategi automatizatua) eta informazio sistemetan atzipen bidea duten udal langileek araudi hau bete behar dute:

a) "Personas" fitxategi automatizatuan dauden datu guztiak babesturik geldituko dira, beren atzipenari dagokionez, erabiltzailearengandik eta legeak aldiro zehazten dituenengandik izan ezik.

b) Oinarrizko segurtasun maila bermaturik geldituko da pasa-hitza ezarriz atzipenerako.

c) Datu automatizatuak atzitzeko bidea duten langileen eginkizuna da datu horiek erabiltzea haiei ezarritako xede eta helburuetarako. Datu horiek atzitzeko bidea duten langileek neurriak hartu beharko dituzte haien segurtasuna bermatzeko eta aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendu nahiz atzipena galarazteko. Orobat altxatu beharko dituzte eta horien gaineko sekretu profesionala gorde beharko dute. Gainera, behar diren jarduketak egin beharko dituzte, interesatuek atzitzeko, aldatzeko eta ezabatzeko eskubidea behar bezala erabil dezaten, legez ezarrita daudenez gain.

d) Fitxategi automatizatuen egitura goitiago deskribatutakoa da eta osagai hauek ditu: fitxategiak tratatzen dituzten informazio sistemak, "Personas" fitxategi automatizatua, eta datu pertsonalak biltegiratu eta tratatzeko erabilitako programak eta ekipo informatikoak. Programa informatiko horien artean, "Personas" fitxategi automatizatuaren atal dira programa hauek: errolda, hirugarrenak, zirkulazioa, kontribuzioa, JEZ, pasabideak, hilerria, gainbalioa, dirubilketa, isunak, erregistroa, kontabilitatea, nominak, zentsua.

e) Gorabeherarik gertatzen bada, horien berri duen pertsonak jakinarazi eta kudeatu beharko ditu. Hartara, gorabeheraren erregistroa egin beharko du eta gaztigu-orri batean hauek zehaztu: zer motatakoa den, ordua eta eguna, jakinarazpena egiten duen pertsonaren identifikazioa, gorabeharen ondorioak eta fitxategiaren erantzukizuna duen pertsonarendako jakinarazpena, behar den jarduketa egiteko gaztigu-orriarekin batean.

f) Egunero datuak sustengatu eta berreskuratzeko kopiak eginen dira, horiek ez galtzeko.

Hirugarrena.-Udal honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik erabiliko dituzte.

Laugarrena.-Fitxategi automatizatuen zuzeneko arduradunak, alkatearen agindupean, beraiek kudeatu eta zaintzen dituzten administrazio langileak dira. Datuak atzitu, aldatu eta ezabatzeko eskubideak erabiltzeko Alkatetzarengana jo behar da (Foruen plaza, z.g., Irurtzun).

Borzgarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluan aipatzen diren ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoan, espedientea Datuak Babesteko Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Okorrera igortzea, "Pertsonas" fitxategiaren inskripzioa egin dezaten, jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Zazpigarrena.-Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta, jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, haren kontra errekurtso hauetako edozein jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Irurtzungo Udaleko Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Irurtzunen, bi mila eta biko martxoaren hamalauan. Alkatea, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: A0202994