43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Deialdia, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako Ikasleen Guraso-Elkarteei diru-laguntzak emateko, 2001-2002ko ikasturtean

Deialdiaren xedea: Iruñeko Udalak Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako Ikasleen Guraso-Elkarteei beraien jarduerak garatzeko eman ohi duen laguntza arautzea, baldin eta jarduera horiek elkartea zein ikastetxetakoa izan eta ikastetxe horretako ikasleen gurasoendako antolatzen baditu, 2001-2002ko ikasturtean barna.

Eskabideak aurkezteko tokia eta epea: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko kalea, 7 eta 9), 2002ko ekainaren 20ko 14:30era arte, ikasturte osoan barna egindako jardueretarako.

Argibide gehiago jasotzeko: Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrean (Zapateria, 40-2. solairua), Zuzeneko Kudeaketa Zerbitzuetako Bulegoan eta Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC).

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0202991