43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Diru-prestazioak emateko oinarri erregulatzaileak onestea, banaketa-etxeek antolatutako zine normalduko saioetara joateko

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatuak 2002/03/07an emandako 4/SS RAS ebazpenaren bitartez, diru-prestazioak emateko oinarri erregulatzaileak onetsi dira, banaketa-etxeek antolatutako zine normalduko saioetara joateko, betiere ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 9.616,19 euro.

Oinarriak jasotzeko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9) eta Iruñeko Udalaren auzo-unitateetan.

Eskabideak aurkezteko: Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearendako Alorraren auzo-unitateetan, betiere galdatutako agiriekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina, 2002/12/31ra arte.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hiruan. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0202990