43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Herri larreen enkantea

Leringo Udalak, 2002ko urtarrilaren 31n egindako Osoko Bilkuran, ahozko posturen bidezko enkantea egitea erabaki zuen, jarraian aipatzen diren bazkaleku multzoetako herri larreak alokatzeko:

Zañeta, Valdechate eta Cuesta Sardosa, urtebetez, 2002ko azaroaren 1etik hasita. Tasazio prezioa, gora joz hobetu daitekeena: 6.127,42 euro.

Enkantea Leringo Udaletxeko bilkura aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko goizeko 12etan.

Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: tasazio prezioaren ehuneko 2. Gora jotzeko tantoak: 6 euro tanto bakoitza.

Baldintzen plegua idazkaritzan dago ikusgai, iragarki honek iraun bitartean eta bulego orduetan.

Lerinen, bi mila eta biko otsailaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0202987