43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRONKARIBARKO BATZARRE NAGUSIA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda. Famili langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuta, erreklamazioetarako epea halakorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da:

1.-Deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda argitaratzea.

Onartuak:

ANA ESTHER ADOT ARGUINDEGUI

ANGELA RUIZ ZUAZU

Baztertuak: inor ez.

2.-Epaimahaia hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Erronkaribarko Batzarre Nagusiko burua.

Ordezkoa: Erronkariko alkateordea.

Mahaikidea: Uztarrozeko alkatea edo haren ordezkaria.

Urzainkiko alkatea edo haren ordezkaria.

Gizarte Ongizateko Herrialdeko Zerbitzuak izendatu beharreko ordezkari bat.

Izabako Osasun Eskualde Oinarrizkoko gizarte langilea.

Ordezkoa: Zaraitzuko Osasun Eskualde Oinarrizkoko gizarte langilea.

Idazkaria: Erronkaribarko Batzarre Nagusikoa.

Ordezkoa: Erronkariko Udalekoa.

3.-Zehaztea, deialdiko oinarrietan ezarritako probak 2002ko apirilaren 23an, asteartearekin, hasiko direla, goizeko hamarretan, Balleko Etxean, Erronkarin.

Erronkarin, bi mila eta biko martxoaren hamahiruan. Batzarreko burua, Agapito Boj.

Iragarkiaren kodea: A0202908