43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T S A G A B I A

Oihan aprobetxamendua, ehuneko hamar merkeago

Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan saldu nahi du oihan aprobetxamendu hau, ehuneko hamar merkeago:

1. lotea.-Otsate alderdian, 1.401 ler gorri, 1.159 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 39.490,28 euro (6.570.630 pezeta).

2. lotea.-Intxurdoia alderdian, 446 larizio pinu, 409 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 11.289,35 euro (1.878.390 pezeta).

3. lotea.-Muskilda alderdian, 234 pago, 146,5 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 4.105,24 euro (683.055 pezeta).

Prezio horiei dagokien BEZa gehituko zaie.

Proposamenak iragarki honen bukaeran dagoen ereduari lotuko zaizkio eta kartazal itxi baten barrenean aurkeztu beharko dira udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina hamasei egun naturaleko epean, arratsaldeko ordu biak baino lehen.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren egun baliodunean irekiko dira proposamen ekonomikoak, eguerdiko ordu bat eta erdian.

Enpresaren sailkapen agiria eta baldintza ekonomiko administratiboen pleguan agertzen diren gainerako agiriak aurkeztu beharko dira.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Otsagabian, bi mila eta biko martxoaren hamahiruan. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak:

Helbidea:

N.A.N. zenbakia: .......... eta data:

Nire izenean, edo ....................... (I.F.Z.: .......) ordezkatuz (ahalorde askietsiaren bitartez frogatzen baitut), oihan aprobetxamendua saltzeko oinarri izanen diren klausula administratibo partikularren pleguaren eta klausula fakultatibo zein teknikoen pleguaren berri izanik, hitza ematen dut aipatu aprobetxamenduko lote hau edo hauek: ......, honenbertzean erosiko dudala: ................... (letraz eta zenbakiz) ........ euro, jakinik zenbaki horri dagokion BEZa erantsi beharko zaiola, betiere pleguei hertsiki lotuta, horiek ezagutu eta onartzen baititut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0203062