43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R A T S U N

Oihan aprobetxamendua ehuneko hamar merkeago

2002ko martxoaren 16ko enkantea eroslerik gabe gelditu baitzen, berriz ere eginen da plegu itxien bidezko enkante publikoa ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.-Zumarrezta alderdian, 2.584 intsinis pinu, 2.205,17 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako oinarrizko prezioa, ehuneko hamarreko murriztapena egin ondotik: 96.616,84 euro (16.075.689 pezeta), BEZa barne.

Pleguak aurkezteko epea 2002ko apirilaren 20ko eguerdiko hamabietan bukatuko da. Ondoren pleguak ireki eta behin-behineko esleipena egingo da.

Enkantean parte hartzeko nahitaezkoa izanen da Enpresariaren Sailkapen Agiria aurkeztea eta hasierako oinarrizko prezioaren ehuneko 2 jartzea, behin-behineko fidantzatako.

Salmentaren baldintzak interesatuen eskura daude Eratsungo Udaleko idazkaritzan.

Eratsunen, bi mila eta biko martxoaren hogeita hiruan. Alkatea, José Luis Escudero.

PROPOSAMEN EKONOMIKOA EGITEKO EREDUA

Izena: ........................., NAN/IFZ: ............, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (zk.: .....) Eratsungo Udalak argitaratutako iragarkiaren berri izanik, Zumarrezta alderdiko 2.584 intsinis pinuk osaturiko oihan ustiapenari buruzkoa, eta salmentarako ezarritako baldintzak onartuz, oihan lote horrengatik ........... (letra eta zenbakitan) .......... euro eskaintzen ditut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0203320