43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

Bi lur loteren salmenta, lehiaketaren bitartez, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko UDE 2 ARI-SIn

Fustiñanako Udalak, 2002ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, bi lur lote lehiaketa bidez saltzea erabaki zuen, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko:

A lotea: 1.809 metro karratu.

B lotea: 1.764 metro karratu.

Behin-behineko fidantza: 10.818 euro.

Proposamenak aurkezteko epea: hilabete, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tokia eta ordua: Fustiñanako Udaleko erregistroan, goizeko hamabiak arte.

Baldintzen plegua: interesatuek Udaleko idazkaritzan jaso ahalko dute.

Fustiñanan, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean. Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: A0203290