43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Oinarriak onetsita, 2002. urtean irabazi asmorik gabeko elkarteei eta entitateei dirulaguntzak emateko, giza eskubideen gaineko proiektuak egin ditzaten

Iruñeko Udaleko alkateak 2002ko martxoaren 5ean eman ebazpenaren bidez (2/SS), irabazi asmorik gabeko elkarteei eta entitateei 2002. urtean dirulaguntzak emateko oinarriak onetsi dira, giza eskubideen gaineko proiektuak egin ditzaten.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez ere: 42.071 euro.

Oinarriak eskuratzeko: Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean (Merkatuko kalea, 7 eta 9 zenbakiak, Casa Marceliano etxea), eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak aurkezteko: Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean (Merkatuko kalea, 7 eta 9 zenbakiak, Casa Marceliano etxea), eskatutako agiriekin batera, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epearen azken eguna balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean aurkeztu ahalko dira proposamenak.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren seian. Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0202620