43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Enplegurako laguntzen deuseztapenaren jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, langile autonomo bihurtzeko finantza-dirulaguntzaren eskaerari buruzko 279/98 espedienteko 2001eko azaroaren 6ko deuseztapenarena.

Jakinarazten du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 279/98 espedientea izapidatzen ari dela, autonomoendako finantza-dirulaguntzaren eskaerari buruzkoa, Sergio Azparren Zabala jaunak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2001eko azaroaren 6an ebazpen hau eman zen:

"3.549 EBAZPENA, 2001eko azaroaren 6koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Sergio Azparren Zabala jaunari langile autonomo bihurtzeko emandako finantza- dirulaguntzaren zati bat deuseztatzen duena.

Gertakariak

1. 1998ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez, aipatu onuradunak 375.000 pezeta jaso zituen, finantza-dirulaguntza gisa, korrituetan hobaria jasotzeko, 1986ko otsailaren 21eko Ministroaren Aginduan ezarri bezala (Autonomoen enplegua sustatzeko laguntza-programak). Zenbateko hori "Caja Rural" banketxean sartu zitzaion, hor baitzuen hobariaren xedeko mailegua.

2. Onuradunak ez ditu bete dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoriozko betebeharrak, baja eman baitu Langile Autonomoen Araubide Berezian, mailegua amortizatzeko aurreikusitako epea amaitu baino lehen.

Bestalde, espedienteko agirien arabera, frogatu da, 1998ko urriaren 1etik 1998ko abenduaren 31ra bitarte, interesatua alta emanda egon dela langile autonomo gisa.

Zuzenbideko oinarriak

1. Espedienteko gaia aztertu eta ebazteko eskumena "Zuzendaritza-Kudeatzailetza" honi dagokio ondokoetan ezarritakoaren arabera: apirilaren 11ko 930/1986 Errege Dekretua, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretua eta 1986ko otsailaren 21eko Ministroaren Agindua.

2. Finantza-dirulaguntza hori emateko ebazpenaren bidez erabaki eta xedatutakoari jarraituz, eta, halaber, finantza-dirulaguntzei buruz Lankidetza Hitzarmenean eta gainerako araudian horretarako ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuko erakunde honek "bere gain hartzen du emandako dirulaguntzaren gaineko ebazpena eman eta dirua bueltatzeko eskatzeko ahalmena, bai onuradunari zuzenean bai entitate emaileari, honako kasu hauetakoren bat gertatuz gero: mailegu hartzaileak inbertsio planeko dirua aurreikusitako helburua ez den zerbaitetarako erabiltzen badu; edo erakunde horren aurrean egiaztatzen ez badu, agiri eta frogen bidez, langile autonomo gisa hasi dela lanean eta Gizarte Segurantzaren sisteman alta eman duela, mailegua sinatu eta sei hilabetetan; edo baja ematen badu, araubide horretan amortizatzeko aurreikusitako epea amaitu baino lehen; edo, bestela, indarra duen Lankidetza Hitzarmenean jasotako bestelako inguruabar erabakigarririk gertatzen bada".

Horrenbestez, ebazpen honen "Gertakariak" atalean adierazitakoari jarraituz, bidezko da garai hartan emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztatzea eta Nafarroako Gobernuari itzultzeko eskatzea.

Ikusirik aipaturiko legezko aginduak eta oro har aplikatu beharreko gainerakoak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebatzi du:

1. Deuseztatzea Iruñeko Sergio Azparren Zabala jaunari (44.625.479M IFZ/NANa) 1998ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez maileguko korrituetan hobaria jasotzeko emandako finantza- dirulaguntzaren zati bat, 343.750 pezeta hain zuzen.

2. Interesatuari jakinaraztea Nafarroako Ogasunari 343.750 pezeta itzuli beharko dizkiola, 2001eko aurrekontuko 881001/84100/ 3890/000000 kontusailean kopuru hori sartuz, deuseztapena jakinarazten den egunetik hilabeteko epean.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Kontu-hartzailetza Delegatuari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazi ebazpenaren aurka gora jotzeko helegitea jartzen ahalko dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean."

Eta aipatu onuraduna, azken helbide ezaguna Berriozarko Oianondoa kaleko 8ko 4.E-n izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari jakinarazten zaio artxiboaren ebazpena (Deuseztapena), eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren seian.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea.

Iragarkiaren kodea: A0201546