43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, José Antonio Jiménez Amador jaunari ehiza arloan indarra duen arautegia hausteagatik irekitako 403/01 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio.

133/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, José Antonio Jiménez Amador jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Foruzaingoak 2001eko urriaren 17an salaketa jarri zuen, Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan.

Hori ikusita, eta Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. José Antonio Jiménez Amador jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Félix Armendáriz Martínez jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren bian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN PLEGUA

403/01 espedientea

1.-Salatua: José Antonio Jiménez Amador.

Helbidea: Chapineríos kalea, 3, Tutera (Nafarroa).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2001eko urriaren 17an, 20:30ean, A-15 autopistarekin lerroz lerro doan pistan, Faltzesen.

3.-Salatutako egintza: Faltzesko ehiza-barrutian, A-15 autopistaren inguruetan, ehizan ari zen, debekualdian, erbi-txakurrekin. NA-5898-AW ibilgailuan zihoan. Gelditzeko eskatuta, ihesari eman zion, aginduari kasurik egin gabe.

4.-Hautsitako arauak: ustezko arau-hauste horiek Nafarroako Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean ageri dira, honela tipifikatuta:

Arau-hauste larria, 117.3 artikuluaren kontrakoa, ibilgailu motoredunen laguntzaz ehizatzeagatik.

Arau-hauste larria, 117.15 artikuluaren kontrakoa, debekualdian ehizatzeagatik.

5.-Zehapen proposamena: 100.002 pezetako (601,02 euro) zehapena ezartzea proposatu da, 50.001 pezeta egindako arau-hauste larri bakoitzagatik, Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.b) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Halaber, ehizarako baimena kentzea edo, baimenik ez badu, hura lortzeko bi urterako ezgaitzea proposatu da.

6.-Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluaren indarrez.

Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lehenean.-Instruktorea, Félix Armendáriz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0202255