43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak otsailaren 21ean emandako 20/2002 Foru Aginduaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"20/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Pedro González Mariscal jaunari 300,50 euroko isuna jartzen diona, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 18ko 345/2001 Foru Aginduaren bidez, zehapen espedintea hasi zen Pedro González Mariscal jaunaren aurka, 2001eko irailaren 14an Zangozan egindako burtzi-zezenketan zezen ikuskizunen arautegia hautsi zuelakoan. Izan ere, hirugarren zezena hil eta sastakatu ondoren, ikusleei keinuka hasi zitzaien, besoak altxatuz eta musuzapien mugimendua irudikatuz, ikusleek zezen-hiltzailearendako saria eska zezaten. Lehendakariak belarri bat emateari uko egin ziolarik, jendea ziztu eta uhuka hasi zen. Jokabide horrek istilu handiagoak sortzeko arriskua zuen.

2002ko urtarrilaren 7an prozeduraren instruktoreak ebazpen proposamena egin zuen, eta bertan adierazi frogatutzat hartutako gertaera hori ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeko 9.2.a) artikuluaren kontrako arau-haustea zela, arau-hauste larria hain zuzen, Foru Lege horren beraren 23.13 artikuluaren arabera. Hori dela eta, 300,50 euroko isuna proposatu zuen.

Ebazpen proposamen horren aurka, espedientatuak alegazioak aurkeztu ditu. Funtsean, adierazi du egotzi zaiona argitzeko egun horretako bideo-irudiak aurkezten ahal dituela eta leporatzen zaion guztia nahi gabe egin zuela.

Salatuaren iritziz, jarri zaion isuna egun hartan jaso zuen lansaria baino handiagoa da, eta horrenbestez, desoreka ekonomikoa dago.

Lehenbiziko alegazioari dagokionez, adierazi beharra dago epez kanpo dagoela, izan ere, zehatzeko ahalmena baliatzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluak ezartzen duen bezala, frogak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa da, hots, zehapen prozedurari hasiera emateko urriaren 18ko 345/2001 Foru Agindua jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Isunaren desorekari dagokionez, adierazi beharra dago ebazpen proposamenean proportzionaltasunaren printzipioa hartu zela aintzat, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 131. artikuluan jasota dagoen bezala, non adierazten baita zehapen prozeduran arau-haustearen larriaren eta aplikatu beharreko zehapenaren arteko oreka mantendu beharko dela, kontuan harturik, besteak beste, administrazio arau-haustea egin zenean nahita jokatu ote zen. Kasu honetan, litekeen zehapenik baxuena ezarri da.

Horrenbestez, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 27. artikuluak, abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren bidez onetsitako zehapen ahalmenaren erabilpena arautzeko Erregelamenduaren 18 eta 19. artikuluei dagokienez, ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Pedro González Mariscal jaunari (NANa: 31.582.992) 300,50 euroko isuna ezartzea, Nafarroako ikuskizun publikoen arautegia hausteagatik.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordain dezake, eta, horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan emanen zaio ordain-gutuna (Karlos III.aren etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Foru Agindu honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Pedro González Mariscal jaunari, eta ohartaraztea Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Indurain.

Iragarkiaren kodea: A0202887