43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

303/2002 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Osasun zuzendari nagusiak emana, Laneko Arnas Eritasunei buruzko Lan Talde Teknikoa sortzen duena.

Berriki, SEPARen barrenean (Neumologia eta Bularraldeko Kirurgiako Elkarte Espainiarra) laneko arnas eritasunei buruzko lan talde bat sortu da, Europako beste elkarte batzuetan edo Osasun Laguntza Teknikoan egin den bezala. Lan talde hori SEPARen barrenean dauden beste lan talde batzuen antzekoa da (TIR taldea, tronboenbolismoa, minbizia.).

Helburu nagusia laneko arnas eritasunei aurre egitean irizpideak eta protokoloak bateratzea da, batez ere lanaren ondoriozko asmaren eta bronkitis industrialaren kasuan. Bi patologia hauek intzidentzia handia dute gure inguruko herri industrializatuetan. Gurean, aitzitik, kasu gutxi daude diagnostikatuak, beharbada informazio faltagatik edo diagnostikatzeko biderik izan ez delako. Halere, pentsatzekoa da problemak gure inguruko herrietan bezalako intzidentzia izanen duela.

Kalkulatua dago populazio orokorrean asma bronkialaren prebalentzia % 5ekoa dela. Kasu horietatik % 5-10 da, segur aski, lan ondoriozkoa. Espainian patologia infradiagnostikoak milioi eta erditik bi milioira bitarteko kasu direnez, esperatzekoa da diagnostikoa eta tratamendua garaiz eginez gero, modua izan dezakegula eritasunak aurrera egin eta estadio larriagoetara joatzea.

Bronkitis industriala, Espainian, ez da hartzen ezintasuna sortzen duen lan eritasuntzat. Hala ere, azken bi urte honetan halakotzat hartu da Ingalaterran eta Alemanian. Ingalaterran araua onetsiz geroztik 6 hilabetera 60.000 eskaera erregistratu ziren. Beharrezkoa da, gurean, eritasuna lehenbailehen atzemateari ekitea, prebentzioa eta goiz-tratamendua sendotzeko. Horretarako, komenigarria da lan talde bat sortzea, adituek eritasun horiek errekonozitu eta Espainia osorako fitxa bakar batean erregistra ditzaten, SEPARreko taldeak nahi duen bezala.

Horretarako, eta Osasun kontseilariak irailaren 6ko 229/99 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Honako helburu hauek izanen dituen Lan Talde Teknikoa sortzea:

-Lanaren ondoriozko arnas eritasunen intzidentzia erregistratzeko sistema bat diseinatu eta ezartzea.

-Lanaren ondoriozko arnas eritasunei heltzeko irizpideak finkatzea, eritasun horiek garaiz diagnostikatu eta tratatze aldera.

2. Lan Talde Teknikoa hauek osatuko dute:

Javier Ugedo Urruela. Neumologiako alboko medikua (Lizarrako ospitalea).

-Ana Isabel Tabar Burroy. Alergia Ataleko burua (Bideko Ama Birjina Ospitalea).

-Susana Echechipia Madoz. Alergiako alboko medikua (Bideko Ama Birjina Ospitalea).

-Khalil Abu-Shams. Neumologiako alboko medikua (Bideko Ama Birjina Ospitalea).

-Pilar Carmen Cebollero Rivas. Neumologiako alboko medikua (Bideko Ama Birjina Ospitalea).

-Joan Boldú Mitjans. Neumologiako alboko medikua (Bideko Ama Birjina Ospitalea).

-Francisco Javier Michel de la Rosa. Neumologiako alboko medikua (Nafarroako Ospitalea).

-Manuel Pérez de las Casas. Neumologiako alboko medikua (Nafarroako Ospitalea).

-Ignacio Carlos Clavera Tejero. Neumologiako alboko medikua (Nafarroako Ospitalea).

-Begoña Fernández Infante. Neumologiako alboko medikua (Nafarroako Ospitalea).

-Gregorio Tiberio López. Barne Medikuntzako Ataleko burua (Nafarroako Ospitalea).

-Mercedes Lezaun Goñi. Nafarroako Lan Osasunaren Institutua.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zazpian.-Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0202502