43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

292/2002 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak emana, Julián Gayarre Nazioarteko bederatzigarren Kantu Lehiaketaren Erregelamendua onesten duena.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Julián Gayarre Nazioarteko Kantu Lehiaketaren bederatzigarren ediziorako deialdia egin du ondoko erregelamenduari atxikita:

E R R E G E L A M E N D U A

1.-Onarpen arauak:

1.1. Parte hartzaileak.

Lehiaketan 1971ko urtarrilaren 1etik 1984ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako emakumezko kantariek eta 1968ko urtarrilaren 1etik 1982ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gizonezko kantariek har dezakete parte.

1.2. Eskabideen aurkezpena.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek 2002ko ekainaren 10a baino lehenago igorri beharko dute eskabidea ondoko helbidera: Julián Gayarre Nazioarteko Kantu Lehiaketa. Santo Domingo kalea, 8-3.a. E-31001 Iruña, Espainia.

Eskabidearekin batera, hauek ere erantsiko dira:

-Izena emateko buletina, behar bezala betea eta sinatua.

-Eskatzaileak piano akonpainamenduz kantatutako bi arien grabazioa; eskatzaileak zer ahots duen, Lehiaketak ahots horretarako proposatutako errepertoriotik aukeratuak izango dira ariak. Estudioan grabatuak beharko dute, kasete estandarrean edo, bestela, DATen, BIDEOan (VHS/PAL) edo CDan. Grabazioa, guztira, hamar minutukoa izango da gutxi gorabehera.

-Bi argazki, ahal dela zuri-beltzean, berriki eginak, karnet neurrikoak.

-Parte hartzailearen adina eta nazionalitatea egiaztatuko dituen agiri ofiziala edo fotokopia.

-Curriculum vitae-a: ikasketa ziurtagiriak, sariak eta parte hartzailearen ustez aipagarriak diren beste merezimendu batzuk.

-Izena emateko kuota ordaindu dela egiaztatzen duen bankuko gordekina. Diru kopuru hori onartutako lehiatzaileek baizik ez dute ordainduko. Kuota hautapenaren emaitzak jakindakoan sartuko da, 2002ko abuztuaren 15a baino lehen betiere.

-Irakaslearen aurkezpen gutuna.

Agiri hauetakoren bat faltatuz gero, lehiaketarako izen ematea baliogabetzat joko da. Aurkeztutako agiriak ez dira inola ere itzuliko, ezta izena emateagatik ordaindutako dirua itzuliko ere.

1.3. Izena emateko kuota.

Lehiaketan onartuak diren lehiatzaileek abuztuaren 15a baino lehenago 60,00 euroko kuota ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztuko dute. Izena emateko kuota hori Caja Navarrako 2054/0093/38/110.000861.8 kontuan ordainduko da (Gazteluko Plaza 2ko bulegoa, swift: CECAESMM-054), "Nafarroako Gobernua-Julián Gayarre Lehiaketa"rako dela adierazita.

1.4. Parte hartzaileentzako laguntzak.

Aukeratzen diren lehiakideentzat laguntza mota hauek ezarri dira:

a) Joan-etorrietarako gastuak:

Parte hartzaileei eta, baldin badituzte, beraien piano-jole laguntzaileei, bizilekua Iruñetik 200 km edo gehiagora izanez gero, laguntza emanen zaie, ondoko baremo honen arabera:

-700 km bitarte: 60,00 euro.

-700 km-tik 1.200eraino: 120,00 euro.

-1.200 km baino gehiago: 180,00 euro.

Laguntza hauek emateko, baieztatu eginen da, aurretik, lehiakideak 5.1. idatz-zatiak aipatzen duen zozketan izan direla.

b) Ostatu gastuak.

Lehiaketak 43,00 euroko dieta ordainduko diete bigarren kanporatze probara heltzen diren parte hartzaileei (bai eta, baldin badituzte, piano-jole laguntzaileei), lehenbiziko kanporatze probako emaitza jendaurrera ateratzen denetik, lehiaketan beren parte hartzea bukatzen duten arte.

c) Piano-jole laguntzailea.

Lehiaketak piano-jole laguntzailea jarriko die izena emateko buletinean halaxe eskatzen duten lehiakideei. Lehiakideak eskubidea izanen du piano-jole laguntzailearekin entsegu-saio bat egiteko.

2.-Sariak:

Erregelamendu honetan ezarritako sariak eta ikasketak burutzeko laguntzak epaimahaiak baizik ez ditu ematen ahal, 2.5. idatz-zatian aipatutakoa izan ezik, Flandesko Operak emanen baitu.

Sariak zenbateko garbiak dira eta ez zaie atxikipen fiskalik aplikatuko.

Epaimahaia ez dago behartuta sari guztiak ematera; egoki iritziz gero, baten bat eman gabe utz dezake. Sariak ezin izanen dira zatikatu.

Ondoko sariak ditu lehiaketak:

2.1. Sari ofizialak

-Gizonezko ahotsak:

Lehen saria: 10.000,00 euro.

Bigarren saria: 6.000,00 euro.

-Emakumezko ahotsak:

Lehen saria: 10.000,00 euro.

Bigarren saria: 6.000,00 euro.

2.2. Sari bereziak.

-"José Carreras" Saria, 3.000,00 eurokoa, tenore batentzako.

-Gayarre Elkartea-Operaren Lagunen Saria, 3.000,00 eurokoa, espainiar opera edo zartzuela piezak interpretatzerakoan gailendu den lehiakidearentzako.

-Iruñeko Orfeoiaren saria, 3.000,00 eurokoa, lied, kantata, oratorio edo melodia generoetako kantari bati.

2.3. Ikasketak burutzeko laguntzak.

-Ikasketak burutzeko bi laguntza, gehienez ere 2.000 eurokoa bakoitza, 2002 edo 2003. urtean kantagintza hobetzeko ikastaro batean parte hartzeko.

2.4. Finalistak.

Saririk jasotzen ez duen finalista bakoitzak 1.500,00 euro hartuko ditu, azkeneko saioan aritzeagatik.

2.5. Beka Berezia.

Flandesko Operak beka berezia eskaini du, finalista batek bere produkzioren batean parte har dezan.

2.6. Emanaldiak.

Opera batean -antzeztua nahiz antzeztu gabea- parte hartzeko kontratatuko dira 2003. urtean emakumezko ahotsen eta gizonezko ahotsen lehen sarien irabazle suertatzen direnak; Julián Gayarre Lehiaketak opera hori antolatzen parte hartuko du.

Emakumezko ahotsen eta gizonezko ahotsen lehen sari ofizialen irabazleek, halaber, Espainiako Irrati-telebistaren Orkestrak Madrilen antolatzen duen Emanaldi Lirikoan hartuko dute parte: batak 2003an eta besteak 2004an. Emanaldi hau Radio Clásica-k eta TVEk erretransmitituko dute.

Lehenbiziko bi sari ofizialen irabazleei gonbitea eginen zaie lehiaketako orkestrarekin batera lau kontzertutan parte hartzeko. Kontzertu horiek 2002ko urriaren 16, 17, 18 eta 19an izanen dira, zenbait herritan.

Iruñeko Orfeoiak lied, kantata, oratorio edo melodia generoetan sari berezia irabazi duen kantariari 2002-2003 denboraldian berarekin parte hartzea proposatuko dio.

Lehiaketak, emakumezko ahotsen eta gizonezko ahotsen lehen sarien irabazleei, azken proban egin zituzten saioen 10 kopia bideokasetean emanen dizkie.

Lehiaketak, emakumezko ahotsen eta gizonezko ahotsen lehen sarien irabazleei, argazki saio berezi bateko argazkien kopia eta negatiboak emanen dizkie, lanbidean sustapena egiteko lagungarri izan dakizkien.

2.7. Diplomak.

-Saria lortzen duten lehiakideek irabazle izatearen diploma jasoko dute.

-Bigarren Kanporaketara igarotzen diren finalistek lehiaketan parte hartu izanaren diploma jasoko dute.

3.-Nazioarteko epaimahaia:

Ohorezko epaimahaiburua José Carreras tenore espainiarra izanen da.

Epaimahaia Hezkuntza eta Kultura kontseilariak izendatuko du. Epaimahaia osatuko dute ahotsezko musikan jantziak diren nazioarteko zazpi kidek, gutxienez.

Lehiaketaren oraingo edizioan epaimahaikide zein diren garaiz emanen zaie aditzera lehiakideei.

Lehiakide baten irakasle den edo azken bi urtetan erakustuna izan den epaimahaikideak ezin izanen du parte hartu lehiakide hari buruzko bozketa eta deliberamenduetan.

4.-Proben programa:

Parte hartzaile bakoitzak, izena emateko buletinean, bi multzotan zatituriko ahotsezko bederatzi piezako errepertorioa aurkeztu beharko du:

-1. multzoa: 6 aria; opera, opera komiko edo opera bufo, edo zartzueletako ariak.

Lehiakideak multzo honetako bi obra aukeratuko ditu -Lehiaketak ahots bakoitzerako proposatutako errepertoriotik- azken proban interpretatzeko.

-2. multzoa: kantata, oratorio, melodia edo lied generoetako 3 kantu edo zati.

Arietan, epaimahaiak lehiakideei eska diezaieke lagundutako errezitatiboa eta cabaletta interpretatzea, ariek horrelakorik izanez gero.

Kantariak errepertorioan bi hizkuntza bederenik erabili beharko ditu multzo horietako bakoitzean; kantak, betiere, idatzitako jatorrizko hizkuntzan kantatuko dira.

Antolakuntza batzordeak atzera bota dezake obra bat, maila nahikoa ez duela uste badu.

Lehiakideak ezin izanen du aldatu aurkeztu duen programa, lehiaketaren epaimahaiak edo antolakuntza batzordeak eginiko oharpena tartean ez bada.

1. multzoko obra guztiek buruz ikasiak eta kantatuak beharko dute izan.

Kanturako eta pianorako partiturak lehiakideak eskuratu beharko ditu; orkestrakoak berriz, antolatzaileek.

Lehenbiziko kanporatze probarako, aurkeztutako errepertorioko lehenbiziko eta bigarren multzoetatik pieza bana hautatuko dituzte parte hartzaileek. Proba horien gehieneko iraupena 10 minutukoa izanen da.

Bigarren kanporatze proban, aurkeztu duten errepertorioko lehen multzoko bi aria interpretatuko dituzte, eta bigarren multzoko pieza bat. Epaimahaiak aukeratuko ditu pieza horiek, eta eskubidea du pieza horietakoren bat kentzeko luzeegia dela irizten badio.

-Azken proban, lehenbiziko multzoko bi aria aukeratuko dituzte kantariek Lehiaketak proposatutako errepertoriotik. Obra horiek aurreko probetan interpretatu gabeak beharko dute izan. Epaimahaiak lehiakideari eska diezaioke aldatzeko proba honetarako aukeratutako programa, baina, betiere, lehiakidearen errepertorioaren barrenean.

5.-Lehiaketa egiteko arauak:

5.1. Lehiaketa.

Lehiaketak fase hauek izanen ditu, eta honako egunotan:

-Lehenbiziko hautaketa, uztailaren 1etik 31ra.

-Hautatutako parte hartzaileen aurkezpena eta haien arteko zozketa, irailaren 15ean.

-Lehenbiziko kanporatze proba: irailaren 16an eta 17an.

-Bigarren kanporatze proba: irailaren 18an eta 19an.

-Azken proba (orkestrarekin batera) eta sarien banaketa, irailaren 22an.

Izena emateko epea amaiturik, parte hartzaileen hautapena eginen da, eta horretarako aurkezturiko dokumentazioa hartuko da oinarri. Abuztuaren 1etik aurrera jakinaraziko zaie hautaturiko izangaiei onartuak izan direla, eta Iruñeko ostatu-etxeen eta entseatzeko tokien berri emanen zaie; halaber, proben egutegi zehatza ere jakinaraziko zaie.

Probak hasi baino lehen, aurkezpena eta zozketa eginen da, proba guztietan lehiakideen parte hartze txanda erabakitzeko. Ekitaldia Nafarroako Museoan (Santo Domingo karrika, z.g.) eginen da, irailaren 15ean, goizeko 10:00etan. Bertara, parte hartzaile guztiek joan beharko dute, eskatzen zaizkien agiriak beraiekin dituztela (pasaportea edo Nortasun Agiri Nazionala).

Lehiakide bakoitzak, zehazten den lekuan eta kanporatze proba bakoitza baino lehen, piano-jole laguntzailearekin entsegu-saio bat egiteko eskubidea du, baita orkestrarekin beste bat ere, azken probaren aurretik.

Kanporatze saioak eta azkeneko saioa jendaurrekoak izanen dira. Jendeak epaimahaiaren oharrak jarraituko ditu, lehiaketaren izaeran aldaketarik ez sortzeko.

Lehenbiziko kanporatze proba, piano-joleak lagunduta, Iruñeko Gayarre Antzokian eginen da 2002ko irailaren 16an eta 17an. Hori bukatuta, epaimahaiak lehiakideen parte hartzea baloratuko du eta bigarren probara joanen direnen puntuazioa aditzera emanen, bai eta parte hartzeko ordena, zeina zozketaz ezarritakoari lotuko baitzaio.

Bigarren kanporatze proba, piano-joleak lagunduta, Iruñeko Gayarre Antzokian eginen da irailaren 18an eta 19an. Behar direnak deliberatu ondoren, epaimahaiak azken probara igaro behar duten lehiakideen puntuazioa aditzera emanen du, bai eta parte hartzeko ordena ere.

Azken proba -orkestrak lagunduta- irailaren 22an eginen da Iruñeko Garraye Antzokian, eta hura bukatutakoan sari banaketa eginen da.

Banaketa honetan parte ez hartzeak sariari uko egitea ekarriko du. Horrelakorik gertatuz gero, sari hori eman gabe utzi edo beste lehiakide bati eman ala ez epaimahaiak erabakiko du.

Epaimahaia hasierako bi probetan baztertutako lehiakideekin mintzatuko da, haiek eginiko lanari buruzko gogoeta eta iritzia azaltzearren.

5.2. Lehiaketaren grabazioa eta/edo emanaldia.

Lehiaketak eskubidea du lehiaketaren faseak audio edo/eta bideoz grabatzeko. Irrati edo telebistan lehiaketaren fase bat zuzenean nahiz diferituan emateak ez du lehiakideentzako eskubiderik batere sortaraziko.

5.3. Gorabeherak.

Lehiaketan zehar sortzen diren gorabeherak epaimahaiak ebatziko ditu, eraturik baldin badago; aldiz, epaimahaia eratu baino lehenago gertatuz gero, antolakuntza batzordeak ebatziko ditu.

Erregelamendu honen edukiari buruz eztabaidarik sortuz gero, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako testuak izanen du balioa.

Lehiakideek erregelamendu hau onartzen dute lehiaketara aurkeztean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.

JULIAN GAYARRE NAZIOARTEKO 8. KANTU LEHIAKETA

Ohorezko epaimahaiburua: José Carreras Zuzendari artistikoa: Piero Rattalino 2002ko irailaren 15etik 22ra bitartean. Iruña. Espainia

IZENA EMATEKO BULETINA

2002ko ekainaren 20a baino lehenago aurkeztu

1.-Kantariari buruzko argibideak

Izena

Deiturak

Nazionalitatea

Jaioteguna............................ Tokia

NAN/Pasaportea

Ohiko helbidea

Telefonoa .................... Faxa ................. Helbide elektronikoa

Dakizkien hizkuntzak

Ahots mota

2002ko uztail-iraila arteko helbidea (aurreko bera ez baldin bada)

Telefonoa .................... Faxa ................. Helbide elektronikoa

2.-Egindako ikasketak

Data

Ikastetxearen izena

Data

Kantu-irakaslearen izena

Adierazi errepertorioan dituzun opera osoak (eta pertsonaiak). Bereizi behin edo behin interpretatu dituzunak eta ikasi besterik egin ez dituzunak.

Kantari lanei buruzko curriculum vitae txikia erantsi. Egindako grabazio eta emanaldi nagusiak adierazi, bai eta beste lehiaketetan erdietsitako sariak ere.

3.-Piano-jole laguntzailea:

Antolatzaileek piano-jole laguntzailea jar diezadaten nahi dut f

Neronek eramanen dut piano-jolea f

-Piano-jole laguntzailearen izena

-Helbidea

-Hiria .............................. Herrialdea

-Telefonoa .......................... Faxa ...................

-NAN/Pasaportea .........................

4.-Programa

1. multzoa.

Opera, opera komiko edo opera bufo, edo zartzuela generoetako sei aria.

1. Egilearen izena

Obraren titulua

Ariaren hasierako hitzak

Iraupena, gutxi gorabehera

2. Egilearen izena

Obraren titulua

Ariaren hasierako hitzak

Iraupena, gutxi gorabehera

3. Egilearen izena

Obraren titulua

Ariaren hasierako hitzak

Iraupena, gutxi gorabehera

4. Egilearen izena

Obraren titulua

Ariaren hasierako hitzak

Iraupena, gutxi gorabehera

5. Egilearen izena

Obraren titulua

Ariaren hasierako hitzak

Iraupena, gutxi gorabehera

6. Egilearen izena

Obraren titulua

Ariaren hasierako hitzak

Iraupena, gutxi gorabehera

Proba bakoitzerako hautatu diren obrak adierazi:

Lehenbiziko proba. Obraren zenbakia: .........

Azken proba. Obren zenbakiak: ................

Azken probarako aukeratutako bi obrek, betiere, Lehiaketak dagokion ahotserako proposatutako errepertoriotik hartuak behar dute izan.

2. multzoa.

Kantata, oratorio, melodia edo lied generoetako hiru pieza edo zati.

1. Egilearen izena

Obraren titulua

Ariaren hasierako hitzak

Iraupena, gutxi gorabehera

2. Egilearen izena

Obraren titulua

Ariaren hasierako hitzak

Iraupena, gutxi gorabehera

3. Egilearen izena

Obraren titulua

Ariaren hasierako hitzak

Iraupena, gutxi gorabehera

Lehenengo probarako hautatu den obra adierazi:

Lehenbiziko proba. Obraren zenbakia: .........

Emandako informazio guztia zuzena dela ziurtatu eta lehiaketaren erregelamenduko baldintza guztiak onartzen ditut.

Eguna

Sinadura

5. Aurkeztutako agirien zerrenda.

.Audio-kasetea, DAT, Bideo (VHS edo PAL) edo CDa

.NAN/Pasaportearen fotokopia

.Jaiotza agiria

.2 argazki zuri-beltzean

.Bankuko gordekina

.Curriculum vitae

.Curriculuma egiaztatzen duten agiriak

.Irakaslearen aurkezpen idazkia

Helbide honetara igorri:

Julián Gayarre Nazioarteko Kantu Lehiaketa

Santo Domingo kalea, 8-3.a.

E-31001. Iruña.

Espainia

Telefonoak: 34-948-426072 eta 426066. Faxa: 34-948-426389

AZKEN PROBARAKO ERREPERTORIOA

Arien zerrenda, lehiakideak, bere ahots kategoriaren barrenean, bi aukera ditzan, orkestrarekin batera azken proban interpretatzeko.

SOPRANOA

BEETHOVEN, L.V.

Fidelio Oh, w„r'ich schon mit dir vereint

BELLINI, V.

I Capuletti

e I Montecchi Rec: Eccomi in lieta vesta

Aria: Oh quante volte

Norma Casta diva

I Puritani Son vergin vezzosa

Qui la voce sua soave

La Sonnambula Come per me sereno

Ah, non credea mirarti

BIZET, G.

Carmen Je dis que rien ne m'épouvante

DONIZETTI, G.

Don Pasquale Rec: Quel guardo il cavaliere

Aria: So anch'io la virt— magica

La Fille du régiment Il faut partir

Linda di Chamounix Rec: Ah tardai troppo

Aria: Oh luce di quest'anima

Lucia di Lammermoor Regnava nel silenzio

Ardon gli incensi

GIORDANO, U.

Andrea Chénier La mamma morta

GOUNOD, Ch.

Faust Il était un roi de Thulé

Roméo et Juliette Je veux vivre dans le rˆve

MASSENET, J.

Manon Obéissons quand leur voix appelle

MOZART, W.A.

Cos fan tutte Rec: Temerari

Aria: Come scoglio

Die Entführung

aus dem Serrail Ach! ich liebte

Die Zauberfl”te Der H”lle Rache

Ach! ich fühl's

Le Nozze di Figaro Rec: Giunse alfin il momento

Aria: Deh vieni, non tardar

Rec: E Susanna non vien

Aria: Dove sono

Porgi amor

PUCCINI, G.

La BohŠme Si, mi chiamano Mimí

Donde lieta usc

Gianni Schicchi O mio babbino caro

Madama Butterfly Un bel d vedremo

Manon Lescaut In quelle trine morbide

Sola, perduta, abbandonata

Tosca Vissi d'arte

Turandot In questa reggia

Tu, che di gel sei cinta

ROSSINI, G.

Il Barbiere di Siviglia Una voce poco fa

VERDI, G.

Aida Ritorna vincitor

Rec: Qui Radames verr…

Aria: Cieli azzurri

Un Ballo in maschera Ecco l'orrido campo

Morr•, ma prima in grazia

Saper vorreste

Don Carlo Tu che la vanit…

Ernani Ernani, Ernani involami

La Forza del destino Madre, pietosa vergine

Pace, pace, mio Dio

Macbeth Vieni, t'affretta

Una macchia Š qui tutt'ora

Rigoletto Rec: Gualtier MaldŠ

Aria: Caro nome

La Traviata Rec: + strano. Aria: Sempre libera

Addio del passato

Il Trovatore Tacea la notte placida

D'amor sull'ali rosee

WAGNER, R.

Der Fliegende Holl„nder Traft ihr das Schiff

Lohengrin Einsam in trüben Tagen

Tannh„user Dich teure Halle

WEBER, C.M.V.

Der Freischütz Rec: Wie nahte mir der Schlummer

Aria: Leise, leise

Einst tr„umte meiner sel'gen Base

MEZZOSOPRANOA

BERLIOZ, H.

La Damnation de Faust D'amour l'ardente flamme

BIZET, G.

Carmen L'amour est un oiseau rebelle

PrŠs des remparts de Séville

CHERUBINI, L.

Medea Solo un pianto

DONIZETTI, G.

La Favorita Rec: Fia dunque vero?

Aria: Oh mio Fernando

GLUCK, CH.W.

Orfeo ed Euridice Che far• senza Euridice

MASCAGNI, P.

Cavalleria rusticana Voi lo sapete, mamma

MASSENET, J.

Werther ScŠne des Lettres

MOZART, W.A.

Cos fan tutte Rec: Ah scostati

Aria: Smanie implacabili

+ amore un ladroncello

La Clemenza di Tito Parto, parto

Le Nozze di Figaro Non s• pi— cosa son

Voi che sapete

ROSSINI, G.

Il Barbiere di Siviglia Una voce poco fa

La Cenerentola Nacqui all'affanno

L'Italiana in Algeri Cruda sorte

Per lui che adoro

Pensa alla patria

SAINT SA+NS, C.

Samson et Dalila Printemps qui commence

Amour viens aider ma faiblesse

Mon coeur s'ouvre … ta voix

THOMAS, A.

Mignon Connais-tu le pays

VERDI, G.

Un Ballo in maschera Re dell'abisso

Don Carlo O don fatale

Il Trovatore Stride la vampa

Condotta ell'era in ceppi

TENOREA

BEETHOVEN, L.V.

Fidelio Gott ­welch'Dunkel hier!

BELLINI, V.

Norma Meco all'altar di Venere

I Puritani A te, o cara

BIZET, G.

Carmen La fleur que tu m'avais jetée

Les pˆcheurs de perles Je crois entendre encore

DONIZETTI, G.

Don Pasquale Rec: Povero Ernesto

Aria: Cercher• lontana terra

L'Elisir d'amore Una furtiva lagrima

La Favorita Una vergine, un angiol di Dio

Spirto gentil

La Fille du régiment Ah! mes amis

Lucia di Lammermoor Rec: Tombe degl'avi miei

Aria: Fra poco a me ricovero

Tu che a Dio spiegasti l'ali

GIORDANO, U.

Andrea Chénier Un d all'azzurro spazio

Come un bel d di maggio

GOUNOD, Ch.

Faust Rec: Quel trouble inconnu

Aria: Salut, demeure chaste et pure

Roméo et Juliette Ah, lŠve-toi, soleil

LEONCAVALLO, R.

Pagliacci Rec: Recitar. Aria: Vesti la giubba

MASSENET, J.

Werther Pourquoi me réveiller

MOZART, W.A.

Cos fan tutte Un aura amorosa

Die Zauberfl”te Dies Bildnis ist bezaubernd sch”n

Don Giovanni Rec: Come mai creder deggio

Aria: Dalla sua pace

Il mio tesoro intanto

PUCCINI, G.

La BohŠme Che gelida manina

Madama Butterfly Addio fiorito asil

Tosca Recondita armonia

E lucevan le stelle

Turandot Nessun dorma

ROSSINI, G.

L'Italiana in Algeri Languir per una bella

VERDI, G.

Aida Rec: Se quel guerrier

Aria: Celeste Aida

Un Ballo in maschera La rivedr• nell'estasi

Ma se m'Š forza perderti

La Forza del destino Rec: La vita Š inferno all'infelice

Aria: O tu, che in seno agl'angeli

Macbeth Rec: O figli, o figli miei

Aria: Ah, la paterna mano

Rigoletto Rec: Ella mi fu rapita

Aria: Parmi veder le lagrime

La donna Š mobile

La Traviata Rec: Lunge da lei

Aria: Dei miei bollenti spiriti

Il Trovatore Ah si, ben mio

WEBER, C.M.V.

Der Freischütz Rec: Nein l„nger trag ich nicht

Aria: Durch die W„lder

BARITONOA

BELLINI, V.

I Puritani Rec: ah, dove fuggo io mai

Aria: Ah, per sempre io ti perdei

BIZET, G.

Carmen Votre toast, je peux vous le rendre

DONIZETTI, G.

Don Pasquale Bella siccome un angelo

Lucia di Lammermoor Cruda, funesta smania

GIORDANO, U.

Andrea Chénier Nemico della patria?

GOUNOD, Ch.

Faust Rec: Oh sainte medaille

Aria: Avant de quitter ces lieux

Roméo et Juliette Mab, reine des mensonges

LEONCAVALLO, R.

Pagliacci Si pu•? si pu•?

MASSENET, J.

Herodiade Vision fugitive

MOZART, W.A.

Cos fan tutte Donne mie la fate a tanti

Le Nozze di Figaro Non pi— andrai

Rec: Hai gia vinta la causa

Aria: Vedr•, mentr'io sospiro

ROSSINI, G.

Il Barbiere di Siviglia Largo al factotum

VERDI, G.

Un Ballo in maschera Alla vita che t'arride

Rec: Alzati, l… tuo figlio

Aria: Eri tu

Don Carlo Rec: O Carlo, ascolta

Aria: Per me giunto

Ernani Lo vedremo veglio audace

Falstaff + sogno o realt…?

La Forza del destino Rec: Morir, tremenda cosa

Aria: Urna fatale

Luisa Miller Sacra la scelta

Macbeth Rec: Perfidi

Aria: Piet…, rispetto, amore

Nabucco Rec: Son pur queste mie membra

Aria: Dio di Giuda

Rigoletto Pari siamo

Cortigiani, vil razza dannata

La Traviata Di Provenza il mare, il suol

Il Trovatore Rec: Tutto Š deserto.

Aria: Il balen del suo sorriso

BAXUA

BEETHOVEN, L.V.

Fidelio Hat man nicht auch Gold beneiben

BELLINI, V.

I Puritani Cinta di fiori

La Sonnambula Rec: Come noioso e lungo

Cav: Vi ravviso o luoghi ameni

DONIZETTI, G.

Lucia di Lammermoor Dalle stanze ov'Š Lucia

L'Elisir d'amore Udite, udite, o rustici

GOUNOD, Ch.

Faust Vous qui faites l'endormie

MOZART, W.A.

Don Giovanni Madamina, il catalogo é questo

Die Zauberfl”te O Isis und Osiris

Le Nozze di Figaro La vendetta

MUSSORGSKY, M.

Boris Godunov Monólogo del Acto II:

I skóro mozhet byt

Escena de la muerte:

Ostávte has!

Kak vo górode bylo vo kazáni

PUCCINI, G.

La BohŠme Vecchia zimarra

ROSSINI, G.

Il Barbiere di Siviglia La calunnia

La Cenerentola Miei rampolli femminini

VERDI, G.

Don Carlo Ella giammai m'am•

Macbeth Come dal ciel precipita

Simon Boccanegra Rec: A te l'estremo adio

Aria: Il lacerato spirito

I Vespri siciliani Rec: O patria

Aria: O tu, Palermo!

WEBER, C.M.V.

Der Freischütz Schweig, schweig

Iragarkiaren kodea: a0203016