43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

56/2002 FORU DEKRETUA, martxoaren 11koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 13ko 392/1999 Foru Dekretuaren 27, 28, 29 eta 30. artikuluak aldatzen dituena.

Irailaren 13ko 392/1999 Foru Dekretuaren bidez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Egun, beharrezkoa da zenbait unitate organikoren eginkizunen banaketa egokitzea, Departamentuaren lan-ildo batzuk bultzatu eta sustatzeko, betiere Departamentuaren eskumeneko arloak egoki eta eraginkortasunez kudeatzea helburu.

Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko martxoaren hamaikan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 13ko 392/1999 Foru Dekretuaren 27, 28, 29 eta 30. artikuluak aldatzea. Horrenbestez, honako testu hau izanen dute:

"27. artikulua. Garraioen Plangintza eta Proiektuetarako Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Nafarroako Foru Komunitatean dauden mota guztietako garraio zerbitzuei buruzko plangintza, azterlanak eta proiektuak.

-Garraio Zerbitzuarekin eratu edo gauzatzen diren batzordeetan, proiektuetan eta lankidetza hitzarmenetan parte hartzea, baita horien garapenari buruz aldizkako txostenak prestatzea ere.

-Garraio azpiegituren sustapena eta garapena: autobus geltokiak, geralekuak eta garraio zentroak.

-Merkantzia arriskugarri eta galkorren garraioari buruz aholku ematea.

-Garraio arloko segurtasun aholku-emaileen inguruan esleitzen zaizkion eginkizunak kudeatzea.

-Zerbitzuaren dirulaguntzen edo laguntzen espedienteak oro har kudeatzea.

-Ataleko jarduerari buruz aldizkako txostenak egitea.

-Egungo xedapenek esleituriko gainerako guztiak, edo atalaren jarduera esparruaren barnean haren esku uzten direnak.

28. artikulua. Garraioen Ustiapenerako atalak eginkizun hauek izanen ditu:

-Garraiolarien eta Garraioaren Operadoreen Erregistro Orokorra kudeatzea. Merkantzia eta bidaiarien garraioaren arloko eta jarduera osagarrietako baimenak kudeatzea.

-Garraio arloko lanbide gaitasuneko tituluak erregistratu eta ematea, baita deialdiak eta probak antolatzea ere.

-Bidaiari-garraio erregularrei buruzko espedienteak kudeatzea eta haien gaineko txostenak egitea, hala erabiltzaile guztientzako garraioarenak, nola erabilera mugatukoarenak (taxi eta anbulantziak).

-Bidaiarien zerbitzu erregularrendako dirulaguntzen edo laguntzen espedienteak kudeatzea,

-Jendearendako garraio zerbitzuen gaineko prozedura katalogoa osatu eta mantentzea.

-Ataleko jarduerari buruz aldizkako txostenak egitea.

-Egungo xedapenek esleituriko gainerako guztiak, edo atalaren jarduera esparruaren barnean haren esku uzten direnak.

29. artikulua. Garraioen Araubide Juridikoaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Nafarroako Foru Komunitatearen eskumeneko arloetan garraioaren jarduera erregulatzeko araudia aztertu eta prestatzea.

-Zehapen espedienteak eta administrazio errekurtsoak izapidatu eta horien gaineko txostenak egitea.

-Txostenak egitea, garraio zerbitzuak kontratatzen direnean eta garraioren arloko jardueretarako Foru Komunitateko Administrazioak sustaturiko dirulaguntzak ematen direnean.

-Zerbitzuko jarduerari buruzko ahokularitza eta txosten juridikoak.

-Foru Komunitateko, Estatuko eta Europako Batasuneko garraio arloko arauak biltzea.

-Nafarroako Garraioen Kontseiluaren Idazkaritza.

-Garraioaren sektorearen prestakuntza sustatu eta garatzea eta horren inguruko proposamenak egitea.

-Ataleko jarduerari buruz aldizkako txostenak egitea.

-Egungo xedapenek esleituriko gainerako guztiak, edo Zerbitzuaren jarduera esparruaren barnean haren esku uzten direnak.

30. artikulua. Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Garraio arloko ikuskapen planak edo orotariko ikuskapenak proposatu, prestatu eta betearaztea. Arlo horretan, Foruzaingoarekin, Guardia Zibilarekin eta beste Administrazio Publikoekin koordinatzea.

-Zehapen espedienteen tramitatu, bideratu eta proposatzea.

-Nafarroako Foru Komunitateko Garraioen Arbitraje Batzordearen lehendakaritza.

-Garraioen Arbitraje Batzordeari esleituriko eginkizunak zuzendu eta kudeatzea.

-Ataleko jarduerari buruz aldizkako txostenak egitea.

-Egungo xedapenek esleituriko gainerako guztiak, edo Zerbitzuaren jarduera esparruaren barnean haren esku uzten direnak."

Iragarkiaren kodea: A0203025