43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

45/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Leitzako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari "Erleta" berariazko izena ematen diona.

Leitzako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko Eskola Kontseiluak erabaki du ikastetxe horretarako "Erleta" berariazko izena proposatzea.

Leitzako Udalak aldaketa horren aldeko txostena egin du.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publiko, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendu Organikoa onesteko otsailaren 10ean eman zen 24/1997 Foru Dekretuko 4. artikuluan xedaturikoari jarraikiz (martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Leitzako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari "Erleta" berariazko izena ematea (ikastetxearen kodea: 31003210). Ikastetxearen izen osoa hemendik aurrera honako hau izanen da: "Erleta" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa.

2. Foru Agindu honek ez du bide administratiboa agortzen. Honen aurka interesatuek gora jotzeko helegitea paratzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau igortzea ikastetxeko Eskola Kontseilura, Leitzako Udalera, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzura eta beste zerbitzuetara, Araubide Administratiboaren Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioaren Kudeaketaren Unitate Teknikora, Ikastetxe Publikoen Finantzaketaren Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Ikastetxera.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0202499