43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

366/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Lizarrako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra 2. poligonoko 54. lurzatian (Santa Barbara kalean) aldatzeko espedientea, Udalak berak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Lizarrako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin. Aldaketaren helburua hiri lurra handitzea da, bertan dotazioak jartzeko.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea. Aldez aurretik aldaketaren xede diren lurren titularra nor den egiaztatu beharko da.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Lizarrako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra 2. poligonoko 54. lurzatian (Santa Barbara kalean) aldatzeko espedientea, Udalak berak sustatua, behin betikoz onestea, Foru Agindu honen azalpen-zatian aipatutako baldintzapean.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

3. Lizarrako Udalari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren bostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0202549