43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2002ko otsailaren 25ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, Basaburuko Udalari frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzu publikoaren kontzesioa ematen diona, hura udal titulartasuneko emisore baten bidez eskain dezan.

Udal titulartasuneko emisoreen bidezko frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzu publikoa eskaintzeko kontzesio administratiboen araubidea zehazten duen abenduaren 21eko 431/1992 Foru Dekretuak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuari dagokio behar diren kontzesio administratiboak ematea, frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzu publikoa Nafarroako Foru Komunitateko udalek eskain dezaten, ezarritako baldintzak bete ondoren eta gai honetarako dagoen legeriarekin bat.

Basaburuko Udalak udal titulartasuneko emisore baten kontzesioa eskatu zuen eta arestian aipatu 431/1992 Foru Dekretuan ezarritako tramiteak bete ditu.

Zientzia eta Teknologia Ministerioko Telekomunikazioetako eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritza behin-behinekoz onetsi du emisorearen proiektu teknikoa.

Hori dela eta, bidezko da zerbitzu horren kontzesioa Basaburuko Udalari ematea, aipatu foru dekretuaren 10. artikuluak ezartzen duen bezala.

Horrenbestean, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposatuta, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Udal titulartasuneko emisore baten bidezko frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzu publikoaren kontzesioa ematea Basaburuko Udalari, hamar urterako, honako ezaugarri teknikoekin:

-Koordenatuak: 43º 00' 22" N; 01º 53' 31" W.

-Kota (m): 549.

-Emisioaren izena: 256KF8EHF.

-Frekuentzia (MHz): 107.9.

-Ageriko potentzia erradiatua (w), gehienez ere: 50.

-Transmisio ekipoaren gehieneko potentzia nominala (w): 20.

-Transmisio ekipoak kanpora ateratzeko duen potentzia baimendua (w): 17.

-Erradio sistema: 4 dipolo, norabide guztietara.

-Antenaren erdigune elektrikoak lur azaletik gora duen altuera (m): 17.

-Mastaren altuera (m): 20.

-Gehieneko altuera efektiboa (m): 11.

-Polarizazioa: zutikakoa.

2. Kontzesio hau instalazioa egin ondoren Zientzia eta Teknologia Ministerioak eginen duen manuzko ikuskapearen menpe egonen da, onetsitako proiektuarekin eta Erabaki honetan biltzen diren ezaugarriekin bat datorren frogatzeko.

3. Erabaki honen berri ematea Zientzia eta Teknologia Ministerioko Telekomunikazioetako eta Informazioaren Teknologiako Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Telekomunikazio Ikuskaritzari, Basaburuko Udalari eta Telekomunikazio Zerbitzuari.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita bostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne konteilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0202496