43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2002ko otsailaren 25ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, Fontellasko Udalari frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzu publikoaren kontzesioa ematen diona, hura udal titulartasuneko emisore baten bidez eskain dezan.

Udal titulartasuneko emisoreen bidezko frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzu publikoa eskaintzeko kontzesio administratiboen araubidea zehazten duen abenduaren 21eko 431/1992 Foru Dekretuak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuari dagokio behar diren kontzesio administratiboak ematea, frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzu publikoa Nafarroako Foru Komunitateko udalek eskain dezaten, ezarritako baldintzak bete ondoren eta gai honetarako dagoen legeriarekin bat.

Fontellasko Udalak udal titulartasuneko emisore baten kontzesioa eskatu zuen eta arestian aipatu 431/1992 Foru Dekretuan ezarritako tramiteak bete ditu.

Sustapenerako Ministerioko Telekomunikazio Idazkaritza Nagusiak behin-behinekoz onetsi du emisorearen proiektu teknikoa, eta oniritzia eman dio bere instalazioari.

Hori dela eta, bidezko da zerbitzu horren kontzesioa Fontellasko Udalari ematea, aipatu foru dekretuaren 10. artikuluak ezartzen duen bezala.

Horrenbestean, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposatuta, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Udal titulartasuneko emisore baten bidezko frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati- difusioko zerbitzu publikoaren kontzesioa ematea Fontellasko Udalari, hamar urterako, honako ezaugarri teknikoekin:

-Koordenatuak: 42º 01' 45" N; 01º 34' 29" W.

-Kota (m): 280.

-Emisioaren izena: 256KF8EHF.

-Frekuentzia (MHz): 107.2.

-Ageriko potentzia erradiatua (w), gehienez ere: 33.

-Transmisio ekipoaren gehieneko potentzia nominala (w): 30.

-Transmisio ekipoak kanpora ateratzeko duen potentzia baimendua (w): 28.

-Erradio sistema: 2 dipolo, norabide guztietara.

-Antenaren erdigune elektrikoak lur azaletik gora duen altuera (m): 22.

-Mastaren altuera (m): 23.

-Gehieneko altuera efektiboa (m): 51.

-Polarizazioa: mistoa.

2. Erabaki honen berri ematea Zientzia eta Teknologia Ministerioko Telekomunikazioetako eta Informazioaren Teknologiako Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Telekomunikazio Ikuskaritzari, Fontellasko Udalari eta Telekomunikazio Zerbitzuari.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita bostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne konteilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0202495