43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

333/2002 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustaturiko obra batzuetarako Kalitatearen Kontroleko Laborategirako laguntza teknikoa, 2002. urtean" izeneko lanak esleitzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da maiatzaren 25eko 333/2002 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: "Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustaturiko obra batzuetarako Kalitatearen Kontroleko Laborategirako laguntza teknikoa, 2002. urtean" egitea.

-Esleitzeko modua: irekia/lehiaketa.

-Aurrekontuaren unitateen prezioen merketzea: %2 (gehieneko gastuak 150.253,03 euro egiten du).

-Epea: kontratua izenpetzen denetik 20002ko 31 arte.

-Esleipen-hartzailea: Laboratorio Proyex S.A.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0203370