43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

307/2002 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-132 errepidea (Lizarra-Tafalla-Zangoza) zabaldu eta hobetzea, tartea: Eslaba-Zareko saihesbidea" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "NA-132 errepidea (Lizarra-Tafalla-Zangoza) zabaldu eta hobetzea, tartea: Eslaba-Zareko saihesbidea" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: "NA-132 errepidea (Lizarra-Tafalla-Zangoza) zabaldu eta hobetzea, tartea: Eslaba-Zareko saihesbidea" proiektua prestatzeko lanak kontratatzea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 93.156,88 euro.

-Egiteko epea: sei hilabete.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko maiatzaren 20a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: 2002ko maiatzaren 28ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamalauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, ........... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo .......... ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "NA-132 errepidea (Lizarra-Tafalla-Zangoza) zabaldu eta hobetzea, tartea: Eslaba-Zareko saihesbidea" proiektua prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren eta lizitazio horretako agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ............ (zenbakiz eta letraz) ........... euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0203369