43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

302/2002 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Iparraldeko Ingurabidea NA-30 errepidearen gainean oinezkoendako zaldaina paratzea, 1+400 k.p.an Volkswagen-en instalazioen ondoan" proiektuko obrak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Iparraldeko Ingurabidea NA-30 errepidearen gainean oinezkoendako zaldaina paratzea, 1+400 k.p.an Volkswagen-en instalazioen ondoan" proiektuko obrak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

-Esleipen modua: enkantea.

-Lizitazio prezioa: 149.985,25 euro.

-Egiteko epea: bi hilabete.

-Kontratisten sailkapena: B taldea, 4. azpitaldea, e) kategoria.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko maiatzaren 9a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

Proiektua eta administrazio klasula partikularren plegua aztergai daude Zainketa Zerbitzuan, Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko 3. solairuan. Tlf.: 948-423624. Webgunea: http://www.cfnavarra.es/obraspublicas.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: 2002ko maiatzaren 20ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, ........... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo .......... ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Iparraldeko Ingurabidea NA-30 errepidearen gainean oinezkoendako zaldaina paratzea, 1+400 k.p.an Volkswagen-en instalazioen ondoan" proiektuko obrak enkante bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren eta lizitazio horretako administrazio klausula partikularren pleguaren berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ............ (zenbakiz) ........... euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0203368