43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

291/2002 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-128 errepidea (Caparroso-Azkoien) zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "NA-128 errepidea (Caparroso-Azkoien) zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: "NA-128 errepidea (Caparroso-Azkoien) zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" proiektua prestatzeko lanak kontratatzea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 49.884,01 euro.

-Egiteko epea: bost hilabete.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko maiatzaren 14a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: 2002ko maiatzaren 22ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamalauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, ........... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo .......... ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "NA-128 errepidea (Caparroso-Azkoien) zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" proiektua prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren eta lizitazio horretako agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ............ (zenbakiz eta letraz) ........... euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0203366