43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

441/2002 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Tutera, Castejon, Valtierra, Cadreita, Milagro, Funes, Azagra, San Adrian, Azkoien, Andosilla, Carcar, Lodosa, Sesma, Mendabia eta Vianako udalerrietako abelbideak sailkatzeko espedientearen hasiera onesten duena.

Nafarroako Gobernuak 2001eko abenduaren 17an hartutako erabakiaren bidez, gastuaren mugak ezarri ziren.

Ingurumen zuzendari nagusiak 2001eko abenduaren 31n emandako ebazpenaren bidez lanak Tecnologías y Servicios Agrarios S.A. (TRAGSATEC) enpresari esleitu zitzaizkion.

Ikusita Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak emandako adostasun txostena, zeinean adierazten baita beharrezkoa dela Nafarroako Foru Komunitatean Tutera, Castejon, Valtierra, Cadreita, Milagro, Funes, Azagra, San Adrian, Azkoien, Andosilla, Carcar, Lodosa, Sesma, Mendabia eta Vianako udalerrietako abelbideak sailkatzeko lanak hastea.

Kontuan hartuz proposamen hau justifikaturik dagoela Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29an emandako 1028/1999 Foru Aginduareren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean Tutera, Castejon, Valtierra, Cadreita, Milagro, Funes, Azagra, San Adrian, Azkoien, Andosilla, Carcar, Lodosa, Sesma, Mendabia eta Vianako udalerrietako abelbideak sailkatzeko espedientearen hasiera onestea.

2. Abelbideak sailkatzeko espedienteetan Ingurumen Departamentuari atxikitako honako teknikari hauek izendatzea Foru Komunitatearen ordezkari izan daitezen: María del Carmen Areta Cebrián andrea (San Adrian, Azkoien, Andosilla, Carcar, Lodosa, Sesma, Mendabia eta Viana), María Amaya Horcada Goñi andrea (Tutera, Castejon, Valtierra, Cadreita, Milagro, Funes eta Azagra) eta José Luis Labat Ayerra jauna (San Adrian, Azkoien, Andosilla, Carcar, Lodosa, Sesma, Mendabia, Viana, Tutera, Castejon, Valtierra, Cadreita, Milagro, Funes eta Azagra).

3. Ebazpen honen kontra zilegi izanen da gora jotzeko helegitea jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeko 4/1999 Legeko 114 eta 115. artikuluen arabera.

4. Ebazpen honen berri ematea Tecnologías y Servicios Agrarios S.A. (TRAGSATEC) enpresari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, eta Departamentu honetako Kontrol Administratiboaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamaikan.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0202415