43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

115/2002 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzurako 2002. urteko aitorpenaren inprimakien manipulazio, frankeo eta aldizkako igorpena izeneko laguntza kontratua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluko 3. idatz-zatia betez, aditzera ematen da esleipen hau egin dela:

1.-Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 93/2001.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: laguntza.

b) Xedearen deskripzioa: 2002. urteko aitorpenaren inprimakien manipulazio, frankeo eta aldizkako igorpena.

c) Lote bakarra.

d) 2001eko 141. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 21ean, argitaratu zen lizitazioaren iragarkia.

3.-Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota.

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Mota: lehiaketa.

4.-Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

156.263,15 euro (26.000.000 pezeta), BEZa barne.

Esleipena:

a) Eguna: 2002ko otsailaren 26a.

b) Kontratista: Gupost S.A. Publicidad Directa.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Esleipenaren zenbatekoa: gehienez ere 156.263,15 euro (26.000.000 pezeta), BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita seian.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: A0202500