43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1002/2001 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzurako zenbait ekipo eta makinaren erosketa eta instalazioa (3 lote) adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko, aditzera ematen da adjudikazio hau egin dela:

Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 105/2001.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen azalpena: Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzurako zenbait ekipo eta makina erosi eta instalatzea (3 lote).

c) Lote kopurua: hiru.

d) Lizitazio iragarkia 2001eko 142. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 23koan.

Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio mota:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikazio mota: lehiaketa.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

48.681,98 euro (8.100.000 pezeta), BEZa barne.

Lote bakoitzaren aurrekontua, BEZa barne, hau da:

1. lotea: oragailua: 9.616,19 euro (1.600.000 pezeta).

2. lotea: entseiu-makina: 24.040,48 euro (4.000.000 pezeta).

3. lotea: ekipo automatikoa: 15.025,30 euro (2.500.000 pezeta).

Adjudikazioa:

a) Eguna: 2001eko abenduaren 31.

b) Kontratista:

1. lotea: Mecánica Científica, S.A.

2. lotea: Mecánica Científica, S.A.

3. lotea: Ingeniería de Instrumentación y Control, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa:

1. lotea: 9.063,26 euro (1.508.000 pezeta), BEZa barne.

2. lotea: 23.146,18 euro (3.851.200 pezeta), BEZa barne.

3. lotea: 14.785 euro (2.460.017 pezeta), BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita hamaikan.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Ángel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0202250