43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

995/2001 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzurako kaxa-kabina motako ibilgailu bat, mendiko ibilgailu bat eta bi gurdi ibilkor, hiru lotetan, erosteko kontratuaren lehenbiziko lotea adjudikatu eta 2. eta 3. loteak eman gabe uzten dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko, aditzera ematen da adjudikazio hau egin dela:

Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 88/2001.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen azalpena: Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzurako kaxa- kabina motako ibilgailu bat, mendiko ibilgailu bat eta bi gurdi ibilkor, hiru lotetan, erostea.

c) Lote kopurua: hiru.

d) Lizitazio iragarkia 2001eko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 12koan.

Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio mota:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikazio mota: lehiaketa.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

58.598,68 euro (9.750.000 pezeta), BEZa barne.

Lote bakoitzaren aurrekontua, BEZa barne, hau da:

1. lotea: 24.040,48 euro (4.000.000 pezeta).

2. lotea: 24.641,50 euro (4.100.000 pezeta).

3. lotea: 9.916,70 euro (1.650.000 pezeta).

Adjudikazioa:

a) Eguna: 2001eko abenduaren 31.

b) Kontratista:

1. lotea: Jesús Unsain, S.A.

2. lotea: eman gabe.

3. lotea: eman gabe.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa: 23.890,23 euro (3.975.000 pezeta), BEZa eta matrikulazio zerga barne.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita hamaikan.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Ángel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0202254