43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

990/2001 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Instituturako, futbol-zelai baterako belar artifizialaren erosketa eta instalazioa adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko, aditzera ematen da adjudikazio hau egin dela:

Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 92/2001.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen azalpena: futbol-zelai baterako belar artifiziala erosi eta instalatzea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazio iragarkia 2001eko 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 19koan.

Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio mota:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikazio mota: lehiaketa.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

81.136,63 euro (13.500.000 pezeta), BEZa barne.

Adjudikazioa:

a) Eguna: 2001eko abenduaren 31.

b) Kontratista: Composan Construcción, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa: 80.956,330 euro (13.470.000 pezeta), BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita hamaikan.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Ángel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0202251