43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

980/2001 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusirako altzarien erosketa eta instalazioa (2 lote) adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko, aditzera ematen da adjudikazio hau egin dela:

Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 81/2001.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen azalpena: altzariak erosi eta instalatzea.

c) Lote kopurua: bi.

d) Lizitazio iragarkia 2001eko 132. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 31koan.

Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio mota:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikazio mota: lehiaketa.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

81.623,45 euro (13.581.000 pezeta), BEZa barne.

1. lotea: altzariak: 8.581.000 pezeta (51.572,85 euro), BEZa barne.

2. lotea: aulkiak: 5.000.000 pezeta (30.050,61 euro), BEZa barne.

Adjudikazioa:

a) Eguna: 2001eko abenduaren 31.

b) Kontratista:

1. lotea: Manufacturas Metálicas Jevit, S.A.

2. lotea: Paymo, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa:

1. lotea: 35.287,58 euro (5.871.359 pezeta), BEZa barne.

2. lotea: 24.620,91 euro (4.096.574 pezeta), BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita hamaikan.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Ángel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0202253