43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

979/2001 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Altsasuko "Aita Barandiaran" zaharretxerako ekipamendua, bost lotetan, erosi eta paratzeko hornidurako kontratuko 1, 2, 3, 4 eta 5. loteak esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko, aditzera ematen da esleipen hau egin dela:

Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 76/2001.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen azalpena: Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Altsasuko "Aita Barandiaran" zaharretxerako ekipamendua, bost lotetan, erosi eta paratzeko hornidura.

c) Zenbat lote: 5.

d) Lizitazioaren iragarkia 2001eko 132. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 31n argitaratu zen.

Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen mota: lehiaketa.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

48.780,29 euro (8.116,358 pezeta) (BEZa barne).

1. lotea: 10.076,87 euro (1.676.650 pezeta)

2. lotea: 21.438,51 euro (3.567.068 pezeta).

3. lotea: 11.347,11 euro (1.888.000 pezeta)

4. lotea: 3.614,49 euro (601.400 pezeta).

5. lotea: 2.303,32 euro (383.240 pezeta)

Esleipena:

a) Eguna: 2001eko abenduaren 31.

b) Kontratistak:

1. lotea: Ayudas Têcnicas Araba S.L.

2. lotea: Ayudas Têcnicas Araba S.L.

3. lotea: Medica 4 S.L.

4. lotea: Joaquín Ferraz S.A. (Hebra)

5. lotea: Ayudas Têcnicas Araba S.L.

c) Nongoak: Espainiakoak.

d) Esleipenaren zenbatekoa:

1. lotea: 1.394.210 pezeta (8.379,37 euro) (BEZa barne)

2. lotea: 2.752.912 pezeta (16.545,33 euro) (BEZa barne)

3. lotea: 1.774.975 pezeta (10.667,81 euro) (BEZa barne)

4. lotea: 238.339 pezeta (1.432,45 euro) (BEZa barne)

5. lotea: 357.166 pezeta (2.146,61 euro) (BEZa barne)

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita hamaikan.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0202183