43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak martxoaren 12an emandako 286/2002 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko OOLTko sendagile izateko 56 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu ziren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

2002ko 36. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 22koan, argitara eman zen Ebazpen horren testuan akats bat egin dela oharturik, zehazki 2552. orrialdean, izan ere onartuta zegoen izangai bat baztertu baitzen, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

Osasun Sistema Nazionalaren lekualdatze lehiaketan onarturiko izangaien zerrendan honako hau sartzea:

ARIÑO SERRAT, JOSE MARIA

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0203361