43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

27/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Alain Valverde González sarjentuari Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Foruzain hori, destinaturik izan den unitate guztietan, lanari loturiko betebeharretan gaitasun eta prestutasun bikainagatik nabarmendu da eta lankideekiko adiskidetasun eta agintarienganako fideltasun handia erakutsi du, betiere Foruzaingoaren izen ona goratzea helburu zuelarik. Jokabide hori lankideentzat eredugarria izan da eta, horregatik, ongi merezia du Zerbitzu Goraipagarrien Domina.

Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta apirilaren 27ko 101/1981 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Polizi Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 88. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Alain Valverde González sarjentuari Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru Agindu hau interesatuari eta Foruzaingo Zerbitzuari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita seian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0202188