43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

286/2002 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Lan zuzendari nagusiak emana, azaroaren 27ko 841/2001 Ebazpenaren eranskina aldatzen duena. Aipatu ebazpena 2001eko abenduaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Gertakariak:

1. Azaroaren 27ko 841/2001 Ebazpenaren bidez 2002. urteko herrietako jai-egunak finkatu ziren Nafarroako Foru Komunitatean.

Aipatu ebazpenaren eranskinean Nafarroako Udal eta Kontzeju bakoitzeko jai-eguna zehaztu zen.

2. Zenbait udalen idazkiak jaso dira, herriko jai-eguna alda dadin eskatzeko.

3. Espediente hau tramitatzean izapide legal guztiak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Toki entitateek egindakoaren gaineko eskumena Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuarena da, apirilaren 11ko 936/1986 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

2. Ez dago inolako oztopo legalik egindako eskaerak ontzat hartzeko. Bestetik, eguna aldatzeak ez dakarkie kalterik hirugarrenei.

Hori horrela, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urriaren 14an emandako 572/99 Foru Aginduaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz (1999-10-25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 133 zk.),

EBATZI DUT:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren azaroaren 27ko 841/2001 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpena 2001eko abenduaren 19an argitaratu zen. Beraz, aldaketa honen ondorioz, zerrenda honetako herrientzat eranskin hartan aipatzen ziren jai-egun haien ordez hauek izanen dira herriko jai-egunak:

Ablitasko Udala: uztailaren 22a.

Barillasko Udala: abuztuaren 8a.

Beriaingo Udala: azaroaren 11.

Elgorriagako Udala: ekainaren 29a.

Irurtzungo Udala: azaroaren 11.

Monteagudoko Udala: abuztuaren 16a.

Obanosko Udala: apirilaren 4a.

Zangozako Udala: irailaren 12a.

2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabostean.-Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: A0203136