43. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2002ko martxoaren 18koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoari, nekazariendako primei, eskualde behartsu batzuen ordainari eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzei buruzko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2001eko abenduaren 27an emana, aldatzen duena.

Oinarrizko moduluari dagokionez, eskualde behartsuendako ordainari lotua baitago, Europako Batzordearen Zerbitzuek adierazi dute moduluaren zenbatekoa aldi osorako zehaztu beharra dagoela eta ezin dela handitu kontsumoaren prezioen indizearen arabera, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak proposatu bezala.

Horregatik, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2001eko abenduaren 27an emandako Foru Aginduaren 2. artikuluko 15. zenbakiak ezartzen duenez 2002ko ekitaldian aplikatu beharreko oinarrizko modulua definitzerakoan, moduluari Nafarroako 2001eko KPIa gehituko zaiola, beharrezkoa da, Foru Komunitateak finantz-ondorio kaltegarririk jasan ez dezan, artikulu hori aldatzea eta Europako Batzordearen jarraibideeetara egokitzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 artikuluaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenen arabera,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2001eko abenduaren 27ko Foru Agindua (Nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoari, nekazariendako primei, eskualde behartsu batzuen ordainari eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzei buruzkoa) honela gelditzen da 2. artikuluko 15. zenbakian:

"15. Oinarrizko modulua: laguntza publikoaren zenbatekoa, eurotan adierazia, ordainaren xede izan daitekeen azaleraren hektarea bakoitzeko. 2002ko ekitaldirako, kopuru hori 30 eurokoa da hektarea bakoitzeko eskualde behartsuetan eta 37,5 eurokoa hektarea bakoitzeko mendialdeko eskualdeetan".

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren martxoaren hemezor- tzian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Fernández Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0203187