41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

47/2002 FORU DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, "Betelu eta Arribe-Atalluko hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela deklaratzen duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urriaren 31n eman 744/2001 Ebazpenaren bidez, "Betelu eta Arribe-Atalluko hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak otsailaren 13an emandako 43/2002 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren, Ebazpen horren xedapen zatian adierazten den moduan.

Lan horiek egitea garrantzi handikoa eta presakoa da, Betelu eta Arribe-Atalluk bere mugapeko hondakin uren saneamendurako azpiegitura egokiak behar dituztelako.

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko otsailaren hogeita bosteko bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, "Betelu eta Arribe-Atalluko hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

2. artikulua. Proiektu horri dagokion desjabetzapen prozedura Toki Administrazioak tramitatuko du, erabat bukatu arte.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0202420