41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuta izateko 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat ematen duena.

Epaimahaiak lehiaketako behin betiko emaitzak igorri ditu. Izangaiei dei egin die, baina hauek adierazi dute lekualdatzeari uko egiten diotela. Beraz, bidezko da deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Deialdia 2001eko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 17an.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamaikan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0202883