41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (Arlo ekonomikoa) izateko 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat ematen duena.

Aurkeztu diren izangaiek uko egin diote lanpostu hutsak aukeratzeari. Beraz, bidezko da deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Deialdia 2001eko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 15ean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamaikan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0202882