41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U Ñ I G A

Udal Planaren hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2002ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik, besteren artean erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Zuñigako Udal Plana. Hirigintza plana hasiera batez onesteko erabakiarekin batera ez da lizentzia gehiagorik emanen planeamenduaren barneko eremuetan, determinazio berriek egungo hirigintza araubidea aldatzen badute.

2. Onetsitako agiria hilabetez jendaurrean egotea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 115.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Zuñigan, bi mila eta biko otsailaren hamaikan. Alkatea, Luis Abel Remiro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0202042