41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Kreditu berezirako 02/2002 espedientea. Hasierako onespena

2002ko otsailaren 13ko Gobernu Batzorde arruntean, 2002ko otsailaren 12ko Gobernu Batzordearen osagarria izan baitzen, ondoko erabaki hau hartu zen, besteak beste:

Ikusirik Udaleko kontu-hartzaileak luzatutako txostena, AR-Ieko Batzorde Kudeatzaileari ekarpena egiteko kreditu bereziaren espedienteari buruzkoa (02/2002 espedientea),

Erabaki da:

Lehenik.-AR-Ieko Batzorde Kudeatzaileari ekarpena egiteko kreditu bereziaren espediente hori onestea (02/2002 espedientea), 83.500 eurotakoa baita.

Bigarren.-Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai egonen da 15 egun baliodunetarako, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia paratuta, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarren.-Erabaki hau kontu-hartzailetzari igortzea, ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0202039