41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Urbanizazio proiektuaren behin betiko onespena

2001eko abenduaren 21eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, behin betikoz onetsi zen U.A.U. 3.1 jarduketa unitateko urbanizazio proiektua, Gea Siglo XXI, S.L.k aurkeztua, Javier Mayo Mayo jauna ordezkari izanik, eta Juan Miguel Garciarena Martínez jaun arkitektoak prestatua, U.A.U. 3.1 unitateko urbanizazio proiektuaren testu Bateginari jarraikiz. Testu Bategina aipatu arkitektoak berak prestatu zuen eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2001eko urriaren 1en ikus-onetsi zuen. Urbanizazio proiektua Miranda-Argako arau subsidiarioetako 111. eremu homogeneoko 3.1 jarduketa unitateari dagokio.

Zoladura eta hustubideei buruzko zehaztapenak finkatu dira onespen horren barnean.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Miranda-Argan, bi mila eta biko otsailaren hogeian. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0202038