41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

"San Fermin 2002" Kartel Lehiaketaren Oinarrien Deialdia

2002ko martxoaren 15ean Zinegotziak emandako RCU 2/CU ebazpenaren bidez, "San Fermin 2002" Kartel Lehiaketaren oinarrien deialdia egin da, ondoko oinarrizko baldintzekin bat:

Deiegilea: Iruñeko Udala - Kultura Alorra.

Xedea: 2002ko San Fermin festetako kartel ofiziala hautatzea.

Saria: 4207,08 euro (700.000 pezeta).

Formatoa: 100 zentimetro altu eta 70 zabal.

Kartelaren testua: Pamplona / Iruña. San Fermín 2002. 6 al 14 de julio / Uztailaren 6tik 14ra.

Kartelak aurkezteko epea: 2002ko apirilaren 15etik 30era bitartean.

Non aurkeztu: Ziudadelako bulegoa, Armada etorbidea z/g, 31002 Iruña (Nafarroa).

Argibideak eta Lehiaketaren Oinarriak: Iruñeko Udala, Kultura Alorra, Descalzos k., 72 - 31001 Iruña, telefonoa: 948 222008, faxa: 948 226663.

Argibide gehiago, Iruñeko Udalaren web orrian: www.pamplona.net

Posta elektronikoa: cultura@ayto-pamplona.es

Hori guztia argitara ematen da, jendeak orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0203178