41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Golf zelaia. Laguntza teknikoaren lehiaketa

Mendabiako Udalak lizitaziorako deia egin du, aholkularitzaren eta laguntza teknikoaren kontratu hau adjudikatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: laguntza teknikoa kontratatzea ondoko proiektu tekniko hau prestatzeko: Mendabian (Nafarroa) golf zelai publikoa eta instalazio osagarriak (hotela, kluba, mantenimenduko eraikina, sarbideak eta aparkalekuak) egitea; bideragarritasun azterlana eta ingurumenaren gaineko eraginen azterlana.

Kontratazio modua: lehiaketa publiko irekia eta presakoa.

Aurrekontua: gehienez ere 83.312,30 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: hogeita hamar egun natural.

Proposamenak aurkezteko: Udaleko erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamahirugarren egun naturaleko eguerdiko hamabiak arte, bukaeran agertzen den eranskinari jarraituz. Epearen azken eguna balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula ekonomiko- administratibo partikularretan zehazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Bestelako eskakizunak: parte hartzeko fidantza, 1.666,25 euro.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: kontratazio mahaiak irekiko ditu, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunean, goizeko hamaiketan, Udaleko bulegoetan.

Administrazio klausulen plegua eta agindu teknikoak interesatuen eskura daude, Sericolor kopia-dendan (Urederra Ibaia plaza, 7, Lizarra). Lehiaketari buruzko informazioa Mendabiako Udaletxean hartzen ahal da (Udaletxe plazan), 948/685176 telefonoa, 948/695303 telefaxa.

Mendabian, bi mila eta biko martxoaren hamahiruan. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..............., helbidea: ................, (kalea, zk., herria, posta kodea), NANa: ............ Hala bada, honako hau ordezkatuz: ..........; IFK: ..........

Mendabian (Nafarroa) golf zelai publikoa eta instalazio osagarriak (hotela, kluba, mantenimenduko eraikina, sarbideak eta aparkalekuak) egiteko proiektu teknikoaren prestakuntzarako laguntza teknikoa kontratatzeko lehiaketaren berri izan dut, eta hitz ematen dut osorik eginen dudala, klausula ekonomiko- administratibo partikularren pleguari hertsiki jarraituz, zenbateko honen aldera: ............. (letraz eta zenbakiz) ........... euro, % 16ko BEZa barne, hau da, hasierako prezioa ehuneko ..... (zenbakiz) ..... merkatuta.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0203082