41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Oinarriak onestea, prestazio ekonomikoak arautzeko, Etxez Etxeko Zerbitzuaren esparruan. 2002. urteko ekitaldia

Iruñeko Udaleko Zinegotzi Delegatuak 2002/03/04an emandako 7/SS ebazpenaren bidez, prestazio ekonomikoak arautzeko oinarriak onetsi dira, Etxez Etxeko Zerbitzuaren esparruan, 2002. urteko ekitaldirako, eta ondoko baldintza orokorrekin bat.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Gehieneko zenbatekoa: 21.350,00 euro.

Oinarriak jasotzeko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9), eta Iruñeko Udalaren auzo-unitateetan.

Eskabideak aurkezteko: Iruñeko Udalaren auzo-unitateetan, betiere oinarrietan eskatutako agiriekin batera, behin iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina, 2002/12/31ra bitarte. Behin eskabideak jasota, horiek zein auzo-unitateri egokitu eta bertako teknikari eta gizarte langileek txosten bat eginen dute, eta txostena Udaleko organo eskudunari aurkeztuko zaio, horrek onetsi eta ebazteko, gehienez ere 2 hilabeteko epean, eskabidea aurkeztu zenetik kontaturik.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0202813